Skip to main content

Zirkun taldearen emanaldia; gure ikasleak txundituta!

Irudia
Zirkun

Pasa den maiatzaren 14an, Txantxiku Ikastolan ikuskizun bikain batez gozatzeko aukera izan genuen Zirkun taldearen eskutik. Ikastolako Astean bertan behera geratu eta egiteke zeukan emanaldia eskaini zigun taldeak, eta itxierak merezi izan zuen!

LH 3tik LH 6ra bitarteko ikasleek bete-betean gozatu zuten saioaz. Izan ere, Zirkun taldeko kideek zirkuko akrobazia ikusgarriak egiteaz gain, zuzeneko musika ere eskaini ziguten, giroa erabat berotuz eta ikuskizunari indar berezia emanez.

Eskerrik asko Zirkun taldeari gure ikasleei horren une magiko eta dibertigarria oparitzeagatik! Gure ikasleen aurpegietako irribarreak eta txaloak izan ziren saioak izan zuen arrakastaren erakusgarririk onena. Sekulako saioa!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.