Skip to main content

Euskaraz hasieratik bukaeraraino ikasteko eskubidea aldarrikatu dugu ikastolok

Irudia
Ikastolen agerraldia

Euskal Herriko Ikastolok agerraldia egin dugu azken hilabeteotan ikastolen inguruan sortu diren hainbat auziri buruzko balorazio partekatua egiteko. Bertan, babesa eta aitortza adierazi diegu Matematikako azterketa euskaraz egingo duten ikasleei, urrats horrek etorkizuneko belaunaldientzat bide berriak irekitzen dituela azpimarratuz. Bestetik, 115 ikastolak osatzen dugun sarearen indarra eta komunitatearen balioa nabarmendu ditugu.

Era berean, Lodosako Ibaialde Ikastolaren inguruan eta Nafarroako ikastolen alde sortutako babes sozial zabala aipatu dugu, ikastolen arteko elkarlanaren adibide gisa. Laburbilduz, ikastolok euskarazko hezkuntza proiektua indartzen eta herriz herri Euskal Herria euskaraz josten jarraitzeko konpromisoa berretsi dugu. Txantxiku Ikastolaren izenean, 3 zuzendariak izan dira bertan: Izaskun Urteaga (HH), Lierni Axpe (LH) eta Julen Alberdi (DBH).

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.