Skip to main content

Naturaren sekretuak ezagutzen

Irudia
Naturaren sekretuak ezagutzen

Aste honetan, LH 1. eta 2. mailako ikasleak Natur Eskolara joan gara, gelan lantzen ari garen Naturaren sekretuak gaian gehiago sakontzeko.

Lehenik eta behin, Aldakiñoko basoan zehar ibilaldi txiki bat egin dugu. Basoko soinuei arreta jarriz, zozoaren kantua entzun dugu eta, ingurunea arakatuz, uretako uhandrea eta burduntziak ere ikusi ditugu; baita eskuetan hartu ere. Esperientzia honek naturaren aberastasuna gertutik ezagutzeko aukera eman digu.

Ondoren, Natur Eskolan, gelan landutako edukiak praktikan jartzeko aukera izan dugu. Animalien ezaugarriak aztertu ditugu, ornodunak edo ornogabeak diren identifikatuz, eta haien sailkapena eta bizimodua hobeto ulertu ditugu.

Irteera honen bidez, naturaren sekretuak ikasi ditugu. Eskerrik asko Aimarri eta Natur Eskolako lagunei!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.