Skip to main content

AMATXON: Kooperatibismoa eta bertako produktuak hizpide

Irudia
AMATXON

DBH 2. mailakook amaitu dugu gure azkenengo PROIa, AMATXON. Proiektuan zehar gure kontsumo eredua zein den aztertu dugu, gero bakoitzarekin lotutako enpresa ereduak zein diren ikertzeko. Gainera, kooperatibagintza Euskal Herrian nola hasi zen eta gaur egun gure inguruan ditugun eta lehenengo sektorearekin lotura duten kooperatibak zein diren ere ikusi dugu. Izan ere, posible zen heinean, bertakoak, justuak, jasangarriak eta osasungarriak diren produktuekin osatutako errezetak egin eta errezeta-liburu batean bildu ditugu. Zein goxoak prestatutako platerak!

Horretaz gain, kalera ere irten ginen, guk ikasitako horren gaineko oñatiarren ezagutzak zein diren ezagutzeko asmoz. Lehiaketa honek irabazlea ere izan du: Naroa Elorza Vicuña. Amaierarekin bat eginez, ikastolako dietista eta nutrizionista den Maite Sainz ere gonbidatu genuen gugana. Maitek, beste gauza batzuen artean, ikastolako errezetak egiterako orduan kontutan hartzen diren ezaugarriak zein diren azaldu zizkigun. Eskerrik asko, Maite!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.