Skip to main content

Giro bikaina eta elkarlana herriko Eskola Kirolaren azken jaian

Irudia
Eskola Kirola

Aurreko egubakoitzean, herriko hiru ikastetxeok indarrak batu genituen Eskola Kirolaren ikasturteari amaiera borobila emateko. Goiz osoan zehar, herriko hainbat txoko ekintzaz eta bizitzaz bete ziren, giro ezin hobean. Ikasleak taldeka antolatu ziren eta gelditu gabe aritu ziren hainbat txokotan banatutako jarduerez gozatzen: puzgarriak, dantza, munduko jolasak, antzinako jolasak, herri kirolak, beisbola eta ultimate partidak izan genituen, besteak beste.

Jaia auzolanean eta elkarlanean egindako indarberritze baten fruitua izan da. Horregatik, bihotzez eskertu nahi dizuegu proiektu honetan sinetsi izana. Zuen inplikazio eta laguntzarik gabe, irakasle, familia eta herriko eragileak, hau ez zen posible izango! Gure komunitatea eta eskola kirola sendotzen duten honelako egunek egiten gaituzte handi. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!

Gogoan izan datorren ikasturterako izen-ematea zabalik dagoela. Ez utzi azken momenturako eta eman izena lehenbailehen!