Skip to main content

Lan bikaina egin dugu: badugu gure Metrominuto panela!

Irudia
Metrominutu

Ikastola kanpoan zerbait berria ikusi duzue azken asteotan? Ba bai, guk geuk diseinatzen lagundu dugun panela da! Duela hilabete batzuk, udaletxeko Bagabiltz proiektutik proposamen bat iritsi zitzaigun 4. mailakooi: metrominuto panel bat bat sortzea. Hau da, herriko puntu desberdinen artean oinez edo gurpilen gainean joateko behar den denbora erakusten duen mapa berezi bat da.

Proposamena jaso ostean, lanari ekin genion. Lehenengo eta behin, mugikortasun jasangarriaren gainean hitz egiten aritu ginen gelan. Ondoren, egunerokotasunean egiten ditugun desplazamenduak identifikatu genituen eta ostean, kalera atera ginen denborak neurtzera: oinez, bizikletaz eta patinetean. Informazio guztia bildutakoan, udaletxeko teknikariei bidali genien.

Handik gutxira, maparen zirriborro bat pasa ziguten gure baiezkoa eman geniezaien eta azkenik, duela aste batzutatik, gure elkarlanaren fruitua ikastolako kanpoko horman zintzilikatuta dago.

Guretzat esperientzia aberasgarria izan da eta komunitateari ere ekarpen bat egin diogu. Espero dugu guztiontzako erabilgarria izatea eta hemendik aurrera herri barruan leku guztietara oinez, bizikletan edo patinetean joatea.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.