Skip to main content

LH 5. mailakoak martxan: antzerkia, sukaldaritza eta robotika gure tailerretan!

Irudia
LH 5 martxan

LH 5. mailako ikasleok, otsailetik maiatzera bitartean, hiru tailer desberdinetan aritu gara burubelarri lanean: antzerkigintzan, sukaldaritzan eta True-True robotikan. Lehenengo lauhilekoan pertsonaiak eta adierazpenak landu ostean, bigarrenea hori guztia testuinguratu eta 4. mailako ikasleei aurkeztu genien. Oso urduri geunden, baina bikain atera ziren 3 antzezlanak.

Sukaldaritza tailerrak izugarrizko arrakasta izan du, denoi asko gustatu zaigu! Sukaldari txanoak jantzi, talde txikitan banatu eta errezeta gozo-gozoak egiten ikasi dugu: gazta-tarta, San Blas opila, patata tortilla… Orain etxean gurasoei ikasitako guztia erakustea bakarrik falta zaigu. Azkenik, pentsamendu konputazionalaren munduan murgildu gara True-True robota ezagutuz. Saioz saio, robot txiki honek dituen aukerak ikasi ditugu.

Bikoteka egin dugu lan eta tailerraren helburua erronkak sortzea izan da, elkar trukatu eta buruari eraginez, hauei irtenbidea emateko. Pentsamendu konputazionalaren lehenengo pausoak ematen gustura aritu gara!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.