Skip to main content

LH 6ko ikasleak basoko ekosistema aztertzen

Irudia
Natur Eskola

Astean zehar, LH 6ko ikasleek Natur Eskolako irteeran Lopiasoro inguruko basoa bisitatu dute. Basoan zehar, bertako ekosistema aztertzeko aukera izan dute, zuhaitz espezieak identifikatuz, intsektuak behatuz eta basoan bizi diren animalia txikien arrastoak bilatuz. Irteera hau EHKOSITEM proiektuan landutako edukiekin lotuta egon da, eta ikasleek ikasgelan ikasitakoa natur ingurune errealean ikusi eta praktikan jartzeko aukera izan dute. Lopiasoroko biodibertsitate aberatsak ekosistemen funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera paregabea eskaini die.

Esperientzia oso aberasgarria izan da, eta ikasleak gustura aritu dira behatzen, ikertzen eta naturaz gozatzen. Ondoren gelan, beraiek sortu behar izan dituzte ekositemen maketak eta azterketa hau honetarako egiteko ordurako ere esanguratsua izan da.