Skip to main content

MARTITZENEAN SAN JUAN BEZPERA OSPATUKO DUGU

Irudia
San Juan Sua

Datorren martitzenean, ekainak 23, San Juan bezpera dela-eta, Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emango diogu ohiko egur-pilari su emanda. Ekitaldia Txantxiku ikastolak eta Oñatiko udalak antolatu dute, Jose de Azpiazu musika eskolaren, Oñatz dantza taldearen, Aita Madina txistulari taldearen eta Txinparta bertso eskolakoen laguntzarekin.

Ekitaldia gaueko 22:00etan hasiko da. Txalaparta doinuekin batera, ekitaldiari hasiera emango zaio eta, une horretan egur-pilari su emango zaio. Sua indartzen den bitartean, txistulariek San Juan zortzikoa interpretatuko dute eta Oñatz dantza taldekoek dantzatuko dute.

Jarraian, bertaratutakuok “San Juan, San Juan berde, danbolintterua” koplak abestuko ditugu. Horren ostean, bertso eskolako ikaseek koplak abestuko dituzte. Ekitaldiari amaiera emateko, Txapeloaz, Gaztelugatxeko martxa, fandangoa, arin- arina eta kalejirak entzun eta dantzatzeko aukera izango dugu.

Hementxe dantza horien bideoak etxean praktika dezazuen: Zatozte Olaitturrira jaiaz gozatzera eta udari ongi etorria ematera!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.