Skip to main content

Euskararen eguna Beskoitzen

Irudia
Beskoitze

2026ko urriaren 9tik 11ra Beskoitzeko ikastola eta Txantxiku ikastola, Beskoitze eta Oñatiren arteko harremanaren beste atal bat jorratuko dugu bertan ospatuko dugun EUSKARAREN EGUNAREKIN. 2019an Manex Pagolari egindako omenaldiarekin, eta 2022an BI IKASTOLA, ZUBI BAT proiektuarekin, besteak beste, bi ikastola eta bi herrien arteko harremana sendotuz joan da. Urriko ekitaldi honekin beste urrats bat eman nahi dugu bide horretan.

Asteburu horretarako bi aukera  izango dira:

  • Asteburua bertan igarotzea: Ahurtiko kanpinean ostatu hartzeko aukera izango da.

  • Urriaren 10eko ekitaldietan parte hartzea. Egun horretarako hainbat ekintza antolatuko dituzte beskoiztarrek, zeinetan Oñatiko beste eragile batzuk parte hartuko duten:

    • Herriko Etxean harrera ekitaldia.

    • Ondoren, pintxopotea eta kantu jira.

    • Bazkaria.

  • Bazkalostean, dantzak eta pilota jolasak Oñatz dantza taldeko eta Aloña Mendi K.E.ko pilotarien parte hartzearekin.

Asteburua Beskoitzen igaroko dutenek, igandean bisita gidatua edota mendi irteera izango dute.

Larunbateko ekitaldietara joateko asmoa dutenentzat autobusa antolatuko da.

Ohar honen bidez herritarrak gonbidatu gura ditugu ekintza honetan parte hartzera, eta izena emateko aukera hauek izango dira:

  • Telefonoz ikastolara hots eginda (943 78 12 04)

  • Esteka honetan.

  • Sare sozialen bidez.

IZENA EMATEKO EPEA: IRAILAREN 18a

Azken albisteak

Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.
Irailaren 16tik 22ra gure ikastolako komunitateak bat egin du Mugikortasun Astearekin, ikasleen artean kutsagarriagoak diren ohiturak aldatzeko eta herri zein ingurune osasuntsuago bat eraikitzeko asmoz.
Pasa den irailaren 18an Batxilergo 1. mailako ikasleak Emakumion Etxera joan ginen “Oñatiko fabriketan emakumeen ezinbesteko lana” erakusketa bisitatzera.
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean.