Skip to main content

Formakuntza: neurodibergentziak

Irudia
Neurodibergentziak

Pasa den astean ekin genion Txantxiku Ikastolako langileok ikasturteari modu ofizialean, eta ikasgeletan dugun egoera zein den jakinik, Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora arteko irakasleok neurodibergentziei buruzko formakuntza izan genuen.

Asier Arrieta psikologoa izan genuen hizlari eta bere alor pertsonal eta lan-esperientzian oinarrituta, neurodiber-gentziak zer diren, zein mota dauden edota zein ezaugarri dituzten azaldu zigun. Begirada zabaldu eta gaitasun handiak, autismoa, arreta dibergentea edota prozesamendu sentsorial nahasmendua duten ikasleak hobeto ulertzen lagundu zigun.

Saioa amaitzeko egunerokotasunean neurodibergentziek ikasgelan sortzen dizkiguten erronkei nola aurre egiteko aholkuak eman zizkigun. Hemendik aurrera, gure ikasleen aniztasuna eta aberastasuna balioan jarri eta bakoitzark dituen beharrei arreta hobea emateko ahalegina egingo dugu.

Bide batez, eta guztiok ere hausnartu dezagun: gu guztion garunak guztiz berdinak ez badira, ez al gara guztiok neurodibergente?

Azken albisteak

Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.