Skip to main content

Batxilergoko 2. mailakoak Oporton

Irudia
Oporto 26/27

Ikasturte hasiera arraroa izan dugu aurten Batxilergoko 2. mailako ikasleok, izan ere, ikasturtea hasten zen egunean bertan, goizeko 07:00etan autobusa hartu genuen Oportora.

Lau egun igaro ditugu Portugalgo iparraldeko kostaldean. Oporto ez ezik, Aveiro eta Costa Nova ere bisitatu ditugu! Gainera, hara bidean Alqueirão ibai-hondartzan gelditu ginen, kayakean, paddle surfean edota ski tubes-etan ibiltzeko. Ezin izan genion barreari eutsi gure lagun batzuen erorikoak ikusi ostean.

Oporton bertan bi egun igaro genituen eta horri esker hiriko alde zaharra oinez ez ezik, barkuan bisitatzeko aukera ere izan genuen.

Ederra izan da lagun giroan egin dugun bidaia. Ikastolan egingo dugun azkenengo ikasturteari gogotsu ekiteko beharrezko indarrak hartzeko oso baliagarria egin zaigu.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.