Skip to main content

Kilometroak 2026 Lazkaon

Irudia
KMK 2026

Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.

Gainera, Txantxiku ikastolako ikasleek ere protagonismo berezia izango dute, aurten ere Erronkan parte hartuko baitute. DBH 3 eta DBH 4. mailako 14 ikaslek osatutako taldeak hainbat probatan hartuko du parte: koreografia, bertsolaritza, orientazio proba...

Eta gainontzean, aurten ere egun bikaina pasatzeko egitarau oparoa prestatu digute: sormen lanak, bertsolariak, herri kirolak edota, nola ez, euskal musikaz gozatzeko hamaika kontzertu. Motorrak berotzen joateko, hemen dituzue aurtengo bideoklipa eta erronkalariek aurkeztu duten bideoa! Animatu eta ondo pasatu!

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.