Skip to main content

Mugikortasun Astea gure ikastolan: garraio jasangarriaren alde pausoz pauso

Irudia
Mugikortasun astea

Irailaren 16tik 22ra gure ikastolako komunitateak bat egin du Mugikortasun Astearekin, ikasleen artean kutsagarriagoak diren ohiturak aldatzeko eta herri zein ingurune osasuntsuago bat eraikitzeko asmoz.

Astea gogoetarekin hasi genuen: oinez, bizikletaz, kotxez ala garraio publikoan mugitzen gara gure egunerokotasunean? Hausnarketa honek eguneroko ohiturei buruz hitz egiteko eta alternatiba jasangarriagoak aztertzeko bidea eman zigun.

Teoriatik praktikara igaroz, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloetako ikasleak herriko juntalekuak bertatik bertara ezagutzera joan ziren. Oinezkoentzako gune seguruak ezagutu eta elkarrekin gelditzeko topagune hauek zein garrantzitsuak diren ikasi dute. Horrez gain, sormenari ere ateak zabaldu dizkiogu:

  • Ikasle bakoitzak bere etxetik ikastolarako bidea margotu zuen, bideko elementuak eta sentsazioak islatuz.
  • Patruila Berdeak ekimenaren gidaritza hartu zuen eta autoaren erabilera murrizteko mezu eta lelo eraginkorrak sortu zituen. Jarraian, 6. mailako ikasleek patioan jartzeko mural koloretsuak sortu zituzten.

Ekimen hauei esker, argi geratu da gure ikastolak konpromiso sendoa duela ingurumenarekin eta mugikortasun jasangarriarekin. Jarraitu dezagun denon artean bide berdeagoak urratzen!

Azken albisteak

Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.
Pasa den irailaren 18an Batxilergo 1. mailako ikasleak Emakumion Etxera joan ginen “Oñatiko fabriketan emakumeen ezinbesteko lana” erakusketa bisitatzera.
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean.
Bi urtetik behin egin ohi dugun legez, ikasturte hasiera berezia izan dugu Batxilergoko 1. mailan. Eslovakiako lagunak astelehenean iritsi ziren eta etzira arte, domeka, gurekin izango ditugu.