Pasa den domekan Kilometroak jaia ospatu zen Lazkaon eta ikastolako komunitateko kideok ez genuen hutsik egin Gipuzkoako ikastolen aldeko jaian.
Berrogeita hamargarren edizioa benetan hunkigarria izan zen. Hainbeste urtean eskuz esku igaro den lekukoari, Antton Mendizabalek egindakoari, erretiroa hartzeko garaia iritsi zitzaion; eta ekitaldi hasierako agurrean aurkeztu zuten ikur berria, Gotzon Huegunek egina.
Dantzak, kontzertuak eta etxeko txikienendako puzgarriak ere izan genituen. Gainera, eguzkia lagun izan genuen bertaratu ginenok. Etxetik eramandako aterkia zoko batean ahaztuta era utzi zuen baten batek!
DBH 3. eta 4. mailetako ikasleak ere ederto ibili ginen Erronkan. Aurreko egunean lo gutxi eginagatik ere zeinbat probatan emaitza politak lortu genituen. Beste batzuetan, ordea, entsegu orduak falta izan zitzaizkigun. Ea datorren urterako alderdi horiek hobetu ditzakegun. Izan ere, 2027ko Kilometroak gertu-gertuan ospatuko da, Bergaran, hain zuzen ere, eta ez genuke nahi ezagunen aurrean trakets ibiltzerik...