Skip to main content

Txantxiku Ikastola Euskal Herriko Ikastolen estrategia digital berriaren aurkezpenean

Irudia
Estrategia digitala

Digitalizazioaren auzia aktualitatearen lehen lerroan kokatu da. Errealitate berriak hezkuntzaren eta eremu digitalaren arteko harremana birpentsatzera eraman gaitu. Digitalki konpetente eta ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugu.

Pasa den urriaren 26an Euskal Herriko Ikastolek estrategia digitala aurkeztu zuten Armentia Ikastolan, marko teknopedagogikoa eta burujabetza teknologikoa barne hartzen dituena. Aurkezpen saio honetan ikastola guztietako ordezkariak egon ginen eta Euskal Herri mailako komunikabideetan agertu zen. Txantxiku Ikastolako lau ordezkari ere (zuzendaritzako eta IKT kideak) bertan egon ginen.

Euskal hezkuntzari begirako marko teknopedagogiko bat eraiki da eta hiru hiru erabaki nagusi hartu ditugu horren harira: hezkuntza eremuan gailu digitalen erabilera murriztea, gailu digitalen gelaratzea denboran atzeratzea eta ahalduntze digitala modu espezifikoan zein momentu zehatzetan lantzea.

Bestetik, ikastolen lehentasuna eta beharrak kontuan hartuta garatu da burujabetza teknologikoari buruzko gida eta zortzi helburu estrategiko finkatu dira. Helburu estrategikoen artean daude, besteak beste, teknologia arloan autonomia estrategikoa lortzea, software librea eta kode irekia lehenestea eta sustatzea, segurtasun digitala eta datu babesa bermatzea, tokiko hornitzaile eta kooperatiben sustapena, eta tresna teknologikoak arlo pedagogikoarekin koordinatzea.

Datozen urratsen artean marko pedagogikoaren lurreratzea eta burujabetza teknologikoaren lan ildoaren baitan, helburu estrategiko bakoitzerako zehaztu diren proiektuen garapena planifikatzea izango dira.

Azken albisteak

Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.