Skip to main content

LH 3 eta LH 6ko ikasleak elkarlanean

Irudia
LH 3 eta LH 6 elkarlanean

Lehen Hezkuntzako 3. mailako irakasleen bidez ezusteko erronka bat jaso zuten LH 6koek: beraien ikasleei eskulan saio bat gidatzea!

Proposamena pozik hartuta, LH 6koak jarraibide-testuak nola idatzi ikasten eta saioak prestatzen jarri ziren lanean. Dena prest zutenean, LH 3koekin eraman zuten saioa aurrera.

Esperientzia oso berezia izan da guztiontzat. Zoragarria izan da txikienak azalpenak arretaz jarraitzen eta eskulanak ilusioz egiten ikustea. Zaharrenei, berriz, erreferente lana egitea asko gustatu zaie, eta asko ikasi dute elkarrekin.    Zorionak egindako lan bikainagatik 3. eta 6. mailako ikasleei!

Azken albisteak

Lantzen ari garen Eusjalgi PROIaren baitan, joan den astean LH 3. eta LH 4. mailako ikasleok Natur Eskolara joan ginen, gure herriko hizkeran eta Oñatiko ondare linguistikoan sakontzeko asmoz.
Azken asteotan bisita berezia jaso dugu ikastolan, Txantxikuak 2zirik guraso talde boluntarioa gurekin izan da, LH 3. eta LH 5. mailako ikasle eta irakasleoi lehen sorospenei buruzko saio praktikoa eskaintzeko.
Gipuzkoako Janari Bankua hornitzeko Janari Bilketa Handia egingo da asteburu honetan. DBH 3. mailako ikasleak gaur, egubakoitza, Arantzazuko Ama kaleko eta Errekalde auzoko Eroski supermerkatuetan egon dira boluntario…
Aste honetan DBH 3ko ikasleok ekintza ezberdin bat burutu dugu landutako “ITSASOA GARA” PROIarekin lotuta. Astelehenean ikasleok herriko ibaiak garbitzeko aukera izan genuen Natur Eskolaren laguntzarekin.