Skip to main content

Pippi Kaltzaluzeren mundua ezagutzen!

Irudia
Pippi kaltzaluze

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleok Pippi Kaltzaluzeri eskainitako erakusketa-aretoa bisitatzeko aukera izan dugu, eta esperientzia ederra eta inspiratzailea bizi izan dugu!

Kultur Etxean sortutako areto berezi honetan, Astrid Lindgren idazle suediarrak sortutako pertsonaia ezagun hau gertutik ezagutu dugu. Pippik 80 urte bete zituen 2025ean, baina haren istorioek eta abenturek bizirik jarraitzen dute gaur egun ere.

Erakusketara joan aurretik, Pippiren inguruko lanketa egin dugu gelan, bere mundua eta ezaugarriak hobeto ezagutzeko. Bisitan, berriz, Pippiren izaera ausart, aske eta sortzaileaz gehiago ikasi dugu. Mozolomendi etxea, Tommy eta Annika lagunak, Nelson jauna eta Osaba Txikia ere ezagutu ditugu.

Gainera, Pippik erakutsi digu irudimenarekin eta eskura ditugun gauzekin gauza harrigarriak sor ditzakegula! Bisita bikaina izan da haur literaturaren munduan murgiltzeko, gelan ikasitakoa osatzeko eta Pippiren abenturekin gozatzeko. Eskerrik asko esperientzia polit hau bizitzeko aukera emateagatik!

Azken albisteak

Lantzen ari garen Eusjalgi PROIaren baitan, joan den astean LH 3. eta LH 4. mailako ikasleok Natur Eskolara joan ginen, gure herriko hizkeran eta Oñatiko ondare linguistikoan sakontzeko asmoz.
Azken asteotan bisita berezia jaso dugu ikastolan, Txantxikuak 2zirik guraso talde boluntarioa gurekin izan da, LH 3. eta LH 5. mailako ikasle eta irakasleoi lehen sorospenei buruzko saio praktikoa eskaintzeko.
Gipuzkoako Janari Bankua hornitzeko Janari Bilketa Handia egingo da asteburu honetan. DBH 3. mailako ikasleak gaur, egubakoitza, Arantzazuko Ama kaleko eta Errekalde auzoko Eroski supermerkatuetan egon dira boluntario…
Aste honetan DBH 3ko ikasleok ekintza ezberdin bat burutu dugu landutako “ITSASOA GARA” PROIarekin lotuta. Astelehenean ikasleok herriko ibaiak garbitzeko aukera izan genuen Natur Eskolaren laguntzarekin.