Txantxiku Astronauta

Zapatuan Oñatitik bidali zen globo estratosferikoaren bideo ikusgarria ikusi ondoren,  informazio gehiago jaso nahi izan dugu… Eta horretarako arduradunetako batekin egon gara: Manu Arregi.

Bideo eta irudi ikusgarriak jasotzeaz gain zer beste datu jaso zenituzten?

Tenperatuta eta presioa neurtzeaz gain, izpi kosmikoak detektatzeko aparatu bat ere igo genuen. Udan zehar joango gara jasotako datuak aztertzen. Lana dugu aurretik.

Datu horiek zertarako erabili daitezke?

Presioak, berez, altuera jakiteko balio du. Tenperaturaren datuak altuerarekin lotuz, honen gorabeherak ikus daitezke. Altueran gora zoazenean, asko jaisten da tenperatura, - 50º C izatera heldu arte eta gora egiten du berriz gero. -10 ºC inguru neurtu zituen Felix Baumgartnerrek 39.000 m.tik salto egin zuenean. Izpi kosmikoen esperimentuan, berriz, atmosferaren babesa aztertuko dugu. Zenbat eta gorago izpi gehiago jasotzen dira, zorionez, kaltegarriak direlako osasunarendako.

Egia al da inoiz altuera handienera egon den ikurrina jaurti duzuela globo honetan?

Ba hori uste dugu. 10.000 m ingurura ibiltzen dira abioiak. Eta ezin dira askoz ere gorago joan, atmosfera arinegia delako. Everestak 8.888 m ditu. Ez dugu uste hortik gora ikurriñarik ibili danik. Orainarte... Oñatiarrok dugu errekorra!!

Beste antzeko jaurtiketarik egingo duzue Oñatin?

Ba ez dakigu. Hau fenomeno joan da. Jendearen arreta erakarri du. Baina gauzak berrizten joatea gustatzen zaigu. Posible da etorkizunean horrelako beste jaurtiketaren bat egitea, baina beste ikutu bat emanda. Oñatiko gazteen ideiak entzuteko prest gaude. Bota beldurrik gabe!!

Mila esker eta ea honelako ekintzen bidez gure zientziaren etorkizuna bermatzen dugun...

Bestelako loturak:

Azalpenak hemen:

http://zientzia.net/artikuluak/txantxiku-i-onatitik-estratosferara/

http://blogs.elcorreo.com/el-navegante/2014/06/16/txantxiku-i-de-onati-a-la-estratosfera/

http://www.aavbae.net/aavbae/index.php