Arratsalde pasa ederra ikastolan

Pasa den ostiral arratsaldean Yolanda Arrieta ipuin kontalariaren saioa izan genuen ikastolan. Liluratuta utzi gintuen bere ipuin eta istorio miresgarriekin! Hori gutxi balitz, aretoan ere giro ederra izan genuen. Ikastolako ikasle nagusienek antolatutako globoflexia eta aurpegi margoketa tailerretan txikienak gustura aritu ziren! Ostiral arratsalde berezia ikastolako komunitatea osatzen dugun guztiok elkar topo egiteko!

ARGAZKIAK