Lehen sektorea aztertzen
DBH 4. mailako ikasleok urtarrilaren 19an Gomiztegi baserria bisitatzeko aukera izan genuen. Bisitaren hasieran, Mikel Arregiren laguntzaz, ardi txakurren lana ikusteko aukera izan genuen. Ondoren, Ainhoa Inzak Gomiztegiko zeregina azaldu zigun eta gure galdera guztiak erantzun zituen. Ukuiluan ardiak eta arkumeak ikusi genituen eta gazta goxoa dastatu genuen. Azkenik, Ekintzailetza arloko proiektua aurrera eramateko, saltzen duten gaztaren prezioen berri eman zigun. Mila esker Mikel eta Ainhoa eskainitako arretarengatik!!!