Kilometroetarako jai eredu berria 2020tik aurrera
Martxoaren 24an, Zumarragan egindako ekitaldi berezi batean, Gipuzkoako ikastolen Kilometroak jaiak 2020tik aurrera izango duen eredu berria aurkeztu zen. Azken bi urtetan KILOMETROAK BIDEAN ekimenaren bitartez, Kilometroak jaiaren inguruko gogoeta egin dugu Gipuzkoako ikastola guztiak elkarrekin; azken urteetako norabidea aztertu eta aldaketa batzuk proposatu ondoren, 2020ko festak izango duen egitura definitu ahal izan dugu.
Bi aldaketa nabarmen izango ditu Kilometroak jaiak 2020tik aurrera: batetik, urriko jai nagusiaz aparte, eskualdez eskualdeko ekitaldi txikiagoak egingo dira urtean zehar; bestetik, ikastolen kultur harrobia plazaratzeko baliatuko da Kilometroak. Doikuntzak egingo ditugu, jaialdia ikastola eredura moldatu ahal izateko.