GURE ZOZKETA ekimenak martxan dirau

5 €ko txartelaren truke 60.000 €ko saria eskuratzeko aukera dugu

Duela aste batzuk jakinarazi genizuenaren haritik, aurten KILOMETROAK 2014 jaia antolatuko duten Orioko Herri ikastolakoek, beste ekintzen artean, GURE ZOZKETA ekimena martxan jarri dute. Ekimen horren bidez 5 € balio dituzten txartelak salgai jarri dituzte, eta, zozketa horretan irabazle suertatuz gero, txartelaren jabeak 60.000 €ren saria eskuratuko luke.

Gogoan izan ezazue txartel horiek Txantxiku ikastolako bulegoetan, Izarraitz eta Olakua tabernetan eta San Migel kooperatiban eskura ditzakezuela. 

Zuetako batzuk dagoeneko eskaera eginda duzue, eta laister bidaliko dizkizuegu hartu zenituzten txartelak. Gainerakook goian aipatutako lekuetan erosi ahal izango dituzue. Ikastolan bertan eskuratu nahi izanez gero, jakizue telefonoz (943 78 12 04) edota lotura honetan sartuta (KILOMETROAK 2014 ­ TXARTEL ESKAERA) egin ahal izango duzuela eskaera.