3. eta 4. mailetako ikasleak Lesakan

3. mailako ikasleak maiatzaren 5ean, 6an eta 7an eta 4. mailakoak 7an, 8an eta 9an Lesakan izan gara. Aunitz izan dira bertan egindako ekimenak: Zugarramurdiko haitzuloetan exploratzaile, Lesakako albergean talogile, bertako karriketan plano irakurle, kiroldegian igerilari, zaldun, golf jokalari, Igantziko azkenengo saskigilearen bisitari eta berak errandako istorioen entzule... Eta garrantzitsuena, lagunekin ondo pasatu eta harremanak sendotu ditugu.