Irakurketa aste arrakastatsua

Apirilaren 23a liburuaren eguna zela aprobetxatuz, apirilaren 16tik 23ra irakurketa astea ospatu genuen hainbat ekitaldien bitartez.

IRAKASLEAK IPUIN KONTALARI

Aurten, Arrate Kortabarria, Beatriz Gereka eta Itziar Aranak ipuin ezberdinak kontatu dizkigute entzuleon gozamenerako. Arreta handiz jarraitu ditugu eta ikasleak beraien istorioetan biziki murgiltzea lortu dute.

ARGAZKIAK

KALEAN IRAKURLE

Apirilaren 23an, liburuaren nazioarteko eguna dela eta, Lehen Hezkuntzako ikasleek gustuko duten liburu bat ekarri eta beste ikaskide batekin trukatu ondoren herriko plazara joan ziren irakurtzera.

ARGAZKIAK

IKASLEEN EKINTZAK

Bigarren Hezkuntzako ikasleek, Batxilergo 1. mailakoek eta DBH 2. mailakoek hain zuzen ere, beraiek gertatutako ipuin eta jolas literarioak gogo biziz eskaini zizkieten Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei. Txikiek arreta biziz jarraitu eta parte hartu zuten emanaldietan. Benetan txalogarria erakutsi duzuen prestutasuna, jarrera, interesa, gogoa, hurbiltasuna… Oso ondo pasa genuen guztiok elkarrekin! 

IPUIN ANTZEZTUAK GURASOEN ESKUTIK

Guraso, ikasle eta irakasleen arteko harremanak sustatzeko oso bide egokia dela pentsatzen dugunez, aurten ere, irakurketa astearen barruan gurasoen antzerki saioa eraman dugu aurrera. Emanaldiak, izugarrizko arrakasta izan du, profesionalak bailiran! Bukaeran ikusleen aldetik hitz denak politak izan dira. Benetan aberasgarria!!! Giro goxoa, umore ona, elkarlana eta irudimena sortu da taldekideen artean. Segi horrela eta hurrengo urtean ere, zuen lankidetza izango dugula espero dugu!!!

ARGAZKIAK

JULL BOZKETA

ARGAZKIAK