"Euskal giroan jolasean" ekimeneko beste saio bat

Laugarren urtez jarraian, bailarako ikastolen topaketa ospatu genuen Aranzadi, Arizmendi eta Txantxiku ikastoletako DBHko 1. mailako ikasleok pasa den apirilaren 18an. Aurtengoan Arrasaten elkartu ginen, eta elkar ezagutzeko aukera ederra izan genuen. Eguraldia lagun, egun dibertigarria igaro genuen!