Batxilergo 1.mailakoak BTEK zentroan

Apirilaren 25ean Batxilergo 1. mailako ikasleak Zamudioko parke teknologikoko BTek (Bizi Teknologia) interpretazio zentroan egon ziren. Bertan parke teknologikoan jorratzen diren hainbat gai ikusi genituen, hala nola genetika, nanoteknologia, material berriak, domotika, etxeko energia gastua eta bere aurrezpena, informatika eta sareak etab. Zentroa gai ezberdinak jorratzen dituen guneez hornitua dago eta gidari eta multimedia aurkezpenen laguntzaz gai ezberdinei buruzko informazioa eta gauza berriak ikasi genituen. Ibilaldi gidatuaren ondoren nanoteknologia inguruko tailer batean parte hartu genuen.

Etiketak: