KiVa eguna ospatu dugu
Pasa den urriaren 11n, Txantxiku ikastolan KiVa EGUNA ospatu genuen. Egun horretan egindako ekintzekin KiVa saioak lantzeari ekingo diogu “ofizialki”. Dakizuenez, KIVA PROGRAMArekin duela bi ikasturte hasi ginen Euskal Herriko hainbat ikastola eta ekimen horren helburu nagusiak hauek dira: jazarpenaren prebentzioa, horrelako ekintzak murriztea eta horiek eragindako ondorio negatiboak gutxitzea. Pasa den eguenean, batetik, gure eskua oinarri hartuta, eskulantxo bat egin genuen JAZARPENARI STOP!!!! irudikatu nahian.
Bestalde, gelako ikasleon artean bullying-aren aurkako leloak asmatu genituen, ikastolako eskaileretan jarri ditugunak, eta, azkenik, LHko eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleok argazkia atera genuen gure jolasleku eremuan. Aurrerantzean, KIVA IKASTOLA garen neurrian, hamabostero, TUTORETZA/KiVa saioetan, gai horren lanketarekin jarraituko dugu, Txantxiku ikastola, gure arteko harremanei dagokionez, eremu seguru, lasaia eta aberatsa izan dadin.