Batxilergoko ikasleak proiektu interdisziplinarretan lanean
Pasa den azaroaren 21ean, egun berezia izan zen Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat. Egun bategatik ohiko ordutegiak eta ikasgaiak alde batera utzi eta, 6 orduz, taldean proiektu bat garatu zuten. Aukeratuta daukaten hautazko gaiaren arabera bi proiektu hauetako batean aritu ziren lanean: "Cycling city, slow city" ala "Giza maila ezberdinei begirada bat".
Lehenengoan aritu zirenei, ikastola inguruko hiru eremuetan bizikletak aparkatzeko markesina batzuk diseinatzeko eskatu zitzaien. Bigarrengoan jardun zutenei berriz, herrialde ezberdinetako pertsonen azalean jarri eta haien egoera aztertzea egokitu zitzaien, emigratzeko eduki zitzaketen arrazoiak hobeto ulertzeko helburuarekin.
Txantxiku Ikastolak berrikuntza pedagogikoarekin duen konpromezuan beste urrats bat izan da ekimen hau. Datozen asteetan egun honek emandakoa baloratu eta etorkizunean Batxilergoko etapan jarraitu beharreko pausuak zehazteko baliogarria izango da.