Osasun arloan lan egiten duten gurasoentzat deialdia
Gogoratuko duzuen bezala, orain dela aste batzuk, Lehen Hezkuntzako 3. mailan hasi eta Batxilergorainoko ikasleekin, lehen sorospenen inguruan egindako ikastaroen berri eman genizuen albiste buletinaren bitartez. Ikastaro hauek ikastolako guraso talde batek eta gorputz heziketako irakasleen arteko elkarlanean bideratuak izan dira.
Aurrera begira gaiaren lanketarekin jarraitzeko ilusioa eta gogoa dago eta, hori medio, guraso talde batek bultzatuta, bilera ireki baterako deialdia luzatu da osasun arlloan lanean diharduzuen ikastolako guraso orori.
Lehen pausua harremanak hasi, sendotu eta elkarlanerako oinarriak jorratzea izango dira. Bileran parte hartzeko interesatuta bazaudete, aurrez idazkaritzan izena ematea komeni da (943 78 12 04). Bilera berriz, datorren otsailaren 14an, arratsaldeko 18:30etan izango da ikastolan. Anima zaitezte!