Skip to main content

Albisteak

Aita Mari itsas salbamentu ontzian eramateko arropa eta higiene poltsak prestatu dituzte DBH 3. mailako ikasleek.
LH 3. mailako ikasleak Iturrigorrin izan dira, ingeleseko klaseetan landutakoa praktikan jartzen. Gaua pasa dute bertan.
Eguraldi bikaina izan dute, eta uraz eta lagunez gozatzeko aukera ederra izan da.
Talde giroan jardun dute, elkarrekin jolasean, urte osoan zehar sortu duten harremana sendotuz.
Aloña mendiko espeleologia taldeko (AMET) kideen bisitari esker, taldekideek egiten duten lanaren berri izan dute eta bideo eta irudi ederrak ikusi ahal izan dituzte.
Sendabelarren onurez ikasteko gogoz, gelan lanketa egin dute, Natur Eskolan izan dira, eta Maider Altuberen bisita ere izan dute.
Herriko hiru ikastetxeok elkarrekin ospatu genuen Eskola Kirolaren ikasturte amaierako jaia. Herriko hainbat gune hartu eta bertan ekintza ugari antolatu genituen.
3 urtekoentzat lehen aldia izan da eta Natur Eskola barrutik ezagutu dute. 4 eta 5 urtekoentzat sekulako abentura izan da...
Euskal Herriko ibaietako zein baso inguruko fauna izan zuten hizpide, eta hainbat animaliaren ezaugarriak eta bizilekuak ezagutu zituzten.
Garapen Jasangarrirako Helburuen artean, 12.a da Ekoizpen eta Kontsumo arduratsua.
Talde bakoitzak bere produktu edo prototipoaren defentsa egin du adituen aurrean.