Bihotz Gaztea ikastolako ikasleak gurean
Aste honetan zehar Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolako 6 ikasle gure ikastolan egon dira eta DBH2. mailako ikasleen etxeetan hartu dute ostatu. Esperientzia berria da aurten burutu den hau eta Santurtziko Ikastolatik egin diguten eskaerari erantzutea du helburu.
Beraien eskaera aste batean zehar, Santurtzitik datozen ikasleei testuinguru euskaldun baten murgildu eta bizitzeko aukera ematea izan da. Modu honetan, ikasle hauek gure ikastolako ohiko dinamika jarraitu dute. Guztiontzat esperientzia aberasgarria izan da aste honetan bizitakoa! Eskerrik asko ekimen hau aurrera eramaten lagundu gaituzuen familiei!