Nafarroa Oinezera joateko autobusa

Aurtengo Nafarroa Oinez Tuteran ospatuko da urriaren 20an. Argia ikastolak antolatu duen jaiaz gozatu eta bertaratzea errazagoa izan dadin, autobusa antolatu du Txantxiku Ikastolak.

Izena emateko urriak 16 izango da azken eguna eta 943 78 12 04 telefonora deitu edo txantxiku@ikastola.eus helbidera posta bat idatziz apuntatu ahal izango da. Gogoratu adin txikikoak arduradun bat eraman behar dutela.