Herri kirolak bizirik!
Aurtengo jaietan ere, DBH 2. mailako ikasleak herri kiroletan lehiatu ziren. Herri eguneko herri kirol jaialdian kokatzen da ikastetxeen arteko lehia.
Ikastolako bi taldek hartu zuten parte, guztira 20 ikaslek. Gainontzeko gelakideen animo faltarik ez zuten izan eta urduritasunak urduritasun, une polita bizi izan genuen plazara hurbildu ginen guztiok.
Parte-hartzaile guztiek erakutsitako griña eta kiroltasuna azpimarratzekoa da, beraz, zorionak guzti guztioi!