Sahararako eskola material bilketa

Hermansoloña elkartea egiten ari den eskola material bilketarekin bat egingo dugu ikastolan eta azaroaren 18tik abenduaren 15era, kutxa bereziak jarriko ditugu geletan, material hau jaso ahal izateko. Saharara bideratuko den beharren artean, hauek nabarmendu dizkigute:

  • Tamaina guztietako koadernoak
  • Boligrafoak, arkatzak
  • Margotzeko materialak
  • Motxilak
  • Kartapazioak
  • Papera
  • Plastilina 

Aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntzagatik!