KLIKMETROAK egitasmoa martxan

KILOMETROAK 2014 ekitaldia antolatuko duten Orioko Herri Ikastolakoek txantxikutarroi laguntza eta babesa eskatu digute

Klikmetroak egitasmoa 2011ko Azpeitiko Kilometroetan jarri zen abian. Hiru urte horietako esperientziak, Kilometroak jaia girotzeko eta dirua ateratzeko tresna interesgarria dela erakutsi digu. Baina baita bultzada bat behar duela ere. Bultzada horretan, Oriotik laguntza eskatu digute.

Klikmetroak egitasmoak bi atal ditu. Batetik, zirkuitu birtualean, norbanakoak metro bat egiten du mezu bat idatziz. Bestetik, norbanakoek egin dituzten metroei babesleak aurkitzen zaizkie, hau da, komertzio, enpresa... batek ordaindu egiten du, zirkuitu birtual horretan norbanakoek egin dituzten metroen babesle moduan agertzeko. Beraz, Klikmetroak bi zutabetan oinarritzen da, NORBANAKOAK eta BABESLEAK.

Zuengana, NORBANAKOAK izan zaitezten eskatuz zuzentzen gara. Txantxiku Ikastolakooi EKAINAren 10etik 22ra tokatzen zaigu ahalik eta norbanako gehien egitea, eta horretan denon laguntza behar dugu, bai ikastolako ikasleena, langileena eta baita, zuena, gurasoona ere. Azpimarratu nahi dugu data horietatik kanpo ere metroak eskuratu ahal izango direla.

Norbanakoak egiteko prozedurari dagokionez, klikmetroak.kilometroak.net orrialdera sartu eta pausoei jarraituta, Aurtengo zirkuituak 5.555 metro ditu, eta gutxienez horrenbeste norbanako behar ditugu. Txantxiku ikastolako familia, ikasle eta langile kopurua kontuan izanda, gutxienez, 200 KLIKMETRO osatu behar ditugu. Ea denon artean bultzada sendo bat ematen diogun egitasmo horri.

Informazio gehiago jaso eta metroa egiteko sakatu hemen: http://klikmetroak.kilometroak.net/

ESKERRIK ASKO ZUEN LAGUNTZA ETA PARTE­HARTZEAGATIK!!!