Datorren ikasturtean ESKOLABUS egitasmoak jarraituko du

Planifikazioa egiten joan gaitezen, garraio zerbitzua baliatu nahi duzuenok izena eman ezazue ikastolako bulegoetan

Ikasturte honetan garraio zerbitzua erabiltzen duzuenok zirkularra jaso baduzue ere, ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu guraso guztioi, okerrik ezean, 2014/2015 ikasturtean ESKOLABUS proiektuarekin jarraituko dugula. Hori horrela, planifikazioa egin dezagun (ibilbideak, ordutegiak, kostuak...) komeni zaigu lehenbailehen jakitea zenbat erabiltzaile izango ditugun datorren ikasturtean. Beraz, autobusa erabiltzeko asmoa duzuenok, jakinaraz ezazue ekainaren 18a baino lehen ikastolako idazkaritzan (943 781204 ­- txantxiku@ikastola.net).

 

Etiketak: