Ekainaren 25ean Txantxiku Ikastola Koop. Elk.aren Ohiko Batzar Nagusia izango da

Datozen egunotan dokumentazio guztia zuen etxeetan jasoko duzue

Ekainaren 25ean, eguena, arratsaldeko 18:00etan lehen deialdian, eta 18:30ean bigarrenean, ikastolako aretoan (San Juan, 1) Txantxiku ikastola koop. elk. Ohiko batzar Nagusia izango da. Honako hau da ekitaldi horretarako gai-­zerrenda:

  1. Aurreko aktaren onarpenari buruzko informazioa eta bazkideak izendatzea Batzar honetako akta onartzeko.
  2. 2013/2014 ikasturteko kudeaketa txostenaren berri ematea eta, badagokio, onartzea.
  3. 2013ko ekitaldiko urteko kontuak aztertzea eta, badagokio, onartzea.
  4. 2013 urteko emaitzen banaketa eta, badagokio, onartzea.
  5. 2014 urteko aurrekontua aztertzea eta, badagokio, onartzea.
  6. 2014/2015 ikasturteko zerbitzuen ordainsarien berri ematea, eta, badagokio, onartzea.
  7. Gurasoen Kontseiluaren txostena azaltzea.
  8. Kontseilu Errektoreko eta Zaintza Batzordeko kideak berritzea.
  9. Galde­-eskeak.
 
BAZKIDE GAREN GUZTION ESKUBIDEA ETA BETEBEHARRA DENEZ, PARTE HAR DEZAGUN BATZAR HORRETAN. ZATOZTE EKAINAREN 25ean IKASTOLARA!!!
Etiketak: