Selektibitatea egin duten ikasle guztiek gainditu dute froga

33. promozioko ikasle horiei guztiei zorterik onena opa nahi diegu euren etorkizun pertsonal eta profesionalean

Ekainaren 4an, 5ean eta 6an gure ikasleek unibertsitatera sartzeko hautaprobak egin zituzten, eta poz handiz azpimarratu behar dugu aurkeztu ziren guztiek selektibitatea gainditzea lortu dutela.

ZORIONAK, beraz, Txantxiku ikastola osatzen dugun guztioi, eta bereziki, ikasleoi!!!!

Bide batez, 33. promozioko ikasleok, gure ikastolan ikasle ibilbidea amaitu duzuenez, zorterik onena opa dizuegu datorren ikasturterako aukeratu dituzuen ikasketetan eta zeuon etorkizun pertsonal eta profesionalean. Jakizue Txantxiku ikastolako ateak zabalik dituzuela eta aurrerantzean ere izango dituzuela nahi duzuenerako.

ESKERRIK ASKO elkarrekin bizi izan dugun guztiagatik eta ZORTE ON!!!

Etiketak: