Karstologia irteera Natur Eskolakoekin
Natur Eskolakoen eskutik, Batxilergoko 1. mailako ikasleok Karst paisaiaren sorrera eta garapenaren inguruan hainbat gauza ikasi dugu Gesaltza-Arantzazu artean egindako irteeran.
Gesaltzako koban, Euskal Herrian hain zabaldua dagoen Karst-a nola sortu zen eta nola moldatzen joan den ikusi dugu. Antzina Euskal Herriak koral arrezife handiak zituela eta horiek egun ezagun ditugun kareharrizko mendikate sistemak bihurtu zirela jakiteak harritu gaitu. Urak kobak nola zulatzen dituen, bertako formak nola sortzen diren edota errekak zergatik agertu eta desagertzen diren ere azaldu dugute.
Saguzar kolonia bat ere ikusi genuen, Iritegiko iturburu edo surjentzia, Okolako potolo edo eztolda-zuloa, basa-berakatza ere dastatu genuen...
Eguraldi aparta lagun, goiz osoko irteera interesgarria Oñatiko ez hain ezagunak diren sekretuak ezagutzen.