Golden 5
Ikasturte berriari modu onean ekiteko gogoz etorri zaizkigu ikastolako irakasleak. Haurraren motibazioa gailurrera eramateko teknikak eskuratu nahian, Golden 5 hezkuntza programak eskaintzen dituen formazio saioei hasiera eman zioten hilaren 11n.
Formazio saio horretan, Maria José Lera, Golden 5 proiektuko aitzindarietako bat, izan zuten hizlari eta irakasle gure irakasleek. Europan sortu eta gure ikastetxeetan ere zabaltzen ari den proiektu honek ume bakoitza eskolan positiboki nabarmentzea du helburu. Horren harira, Lerak behin eta berriz nabarmendu zigun umearen garapen optimorako, ezinbestekoa dela beraien gaitasunak txalotzea eta egiten dutena ikuspegi positibo batetik aztertzea.
Proiektuaren oinarriak kontuan baditugu, erraz ohartzeko modukoa da Golden 5-a ez dela irakasleei soilik zuzentzen zaien egitasmoa. Izan ere, ikastetxeari bezainbat garrantzia ematen zaio familiari ere, azken finean, ikastetxeak eta familiak elkarlanean hezten dugu. Horregatik, aurreko astean hasi eta ikasturtean zehar lantzen jarraituko den formazio honetan, gurasoei zuzendutako saioren bat ere aurreikusten du Txantxiku Ikastolak.