Ekarri plastikozko tapoiak...

Aurten ere, aurreko ikasturteetan bezala, plastikozko tapoien bilketarekin jarraituko dugu Ikastolan. Momentuz, kasu konkretu bati laguntza eskaini partez, modu anonimoan egingo da bilketa. Izan ere, beti dago horrelako egitasmo baten beharra duenik. Eta bide batez, egunerokoan sortzen ditugun hondakinei ere bizia ematen diegu. Ez itzazu zakarrontzira bota. Bildu eta ekarri plastikozko tapak Ikastolara EGUBAKOITZETAN!