Ikastetxeak Kantari

Gogoan izango duzuenez, pasa den ikasturtean, Ganbara Txiki abesbatza eta herriko ikastetxeen artean IKASTETXEAK KANTARI proiektuari hasiera eman zitzaion. Lehen Hezkuntzako ikasleei eskainiko zaien egitasmo horrekin musikaz gozatuko duten haurrak hezi nahi ditugu. Txantxiku ikastolako abesbatzaren bitartez esparru hauetan eragin nahi da: Euskal Herriko eta nazioarteko folklorea, talde lanean, kultura eta gizarte proiekzioa. Egitasmo hau astelehen eta eguazten eguerditan izango da Txantxiku Ikastolan bertan.