Musika eta Mugimendua egitasmo berria

“Musika eta Mugimendua” izenburupean Jose de Azpiazu musika eskolak egitasmo berria abian jarri nahi du. Martitzen eta eguen eguerditan Txantxiku Ikastolan bertan eskainiko den egitasmo honek, entzumena, erritmoa, ahotsa, sormena eta besteak- beste, musikarekiko sentiberatasuna lantzea du helburu. Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1.mailako haurrei zuzendua dago. Saioak 13:30etatik 14:15etara izango dira aipatutako egunetan.