Mugikortasun astea

Mugikortasun Astearen baitan, Oñati eta Arrasateko udalek bizikleta irteera bat antolatu dute. Lehen Hezkuntzatik gorako ikasleentzat (LH, DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa) zuzendutako ekintza da. Irteera Oñatiko Plazan izango da goizeko 10etan eta 12ak alderako bueltan izatea espero dute. San Prudentzioraino abiatu eta itzuleran, Zubilagako pilotalekuan, hamarretako txiki bat izango dute. Bertan zenbait opari zozketatuko dira. Parte hartzeko, egunean bertan eman beharko da izena.