Gabonetako saskien zenbaki sarituak

Abenduko asteburuetan DBHko 2. mailako ikasleek eta horien tutoreek urtarrilean izango duten ikasbidaiarako diru­-baliabideak eskuratzeko Gabonetako saskien zozketak egin zituzten. Abenduaren 14ko zenbaki saritua 348 zenbakia izan zen, eta zenbaki horren jabeak, Javier Oruetak hain zuzen, eraman zuen zegokion saria.

Bestalde, abenduaren 21eko zozketako zenbaki saritua 651 izan zen, eta saskia Arantza Agirreri egokitu zitzaion.
 
DBHko 2. mailako ikasleek eskerrak eman nahi dizkizuete laguntza eman diguzuen herritar guztioi. Mila esker!!!!!!