Hezkuntza mahaia: hitzaldi eta tailerrak

Ikasturte honetan ere Oñatiko udala eta herriko ikastetxeen artean osatutako Hezkuntza Mahaian kurtsoan zehar emango diren hitzaldi eta tailerren egitaraua adostu da. Hala ere, baliteke egunen bat edo beste aldatu beharra izatea. Beraz, ekitaldi horiek hurbildu ahala informazio osagarria helaraziko zaizue eta albiste buletin honetan ere kaleratuko ditugu deialdiak.

Azpimarratu nahi dugu, saioetan parte hartu ahal izateko izena eman beharra dagoela orain arte bezala.

Ikasturteko egitarauari hasiera emateko, urriaren 13an, arratsaldeko 18:15ean, Virginia Espinek “Guraso Coaching-a. Nola lagundu gure seme-alabei daukaten hoberena garatzen” izeneko ikastaro tailerra emango du. Ikastaro honek 6 saio izango ditu.

Bestalde, gogoan izan ezazue Hezkuntza Mahaikoez gain, ikastolak prestaturiko zenbait hitzaldi izango direla urtean zehar (Txikitxoen Jardunaldiak, Orientazioaren gaineko saioak).