Txantxiku Ikastolaren Gabonetako egitaraua

Gabonak gainean ditugu, eta zorionez, ekitaldiak antolatzeko mugarik gabe, zuen gustukoa izango
dela espero dugun Gabonetako egitaraua aurkeztu nahi dizuegu:

- Abenduak 21, eguaztena: 

Arratsaldez, Olentzero eta Mari Domingiren antzerkia Haur Hezkuntzako ikasleentzat. 

- Abenduak 23, egubakoitza: 

9:15etatik aurrera, Olentzero eta Mari Domingik Haur Hezkuntzako ikasleen gelak bisitatuko dituzte. 

11:00etan, San Martingo egoitza parean, LH 1. eta 2. mailako ikasleek Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo diete. Handik, musikarien laguntzarekin, plazarantz abiatuko dira, gainontzeko mailetako ikasleekin batuz. Etxaluzen geldialdia egingo da kantuan egiteko. Eta plazan berriz abestuko da, DBHko ikasleekin batera. Azkenik, ikastolako patioan, 11:55ean abestu eta opariak banatuko dituzte. 

11:00etatik 13:30etara bitartean, DBH 2. mailako azoka antolatuko dute, urteroko legean, eta bertan ekoitzitako eta etxean prestatutako jakiak salduko dituzte. Irabaziak urtarrilean egingo duten eski-bidaia ordaintzeko erabiliko dira. 

13:00etan, azoka dagoen lekuan, Gabonetako Saskiaren zozketa egingo da. Goizean zehar ere azken zenbakiak erosteko aukera egongo da.

- Abenduak 24, zapatua: 

12:30etatik aurrera, Txantxiku Ikastolaren 55. urteurreneko programazio barruan, salda eta txorixo salmenta plazan, Guraso Kontseiluak antolatuta. Batutako dirua Beskoitzeko ikastolari laguntzeko izango da. 

OHARRA: HH2 urtetik gorako ikasleak (horiek barne) baserritar jantzita etor daitezela aholkatzen da. 

 

Etiketak: