25 urte Kilometroak 89 ospatu genuenetik

Urriaren 1 ean, eguaztenean, Kilometroak 89 jaia Oñatin ospatu genuela 25 urte bete ziren. Mende laurdena beranduago, Txantxiku Ikastolak eskerrak eman nahi dizkie berriro orduan laguntza eman zioten guztiei eta jai hartan parte hartu zuen orori. Ezin ahaztu genezake, 25 urte beranduago, geure izaera eta izatea, haiei esker ere mantentzen dugula. Orduko guraso, langile, ikasle, aitona-amon eta orokorrean, herriari esker. Hona hemen festa hura berriro gogora dakarzkigun bideo batzuk. 

MILA ESKER BIHOTZEZ!