Nafarroako konkista, Iñaki Idigorasek kontatua

Konstantinoplaren eroria, Nafarroako konkista, Colon Amerikara iristea…. Zein gertakarik eragin du Erdi Arotik Aro Modernorako aldaketa? 'Hala bazan eta ez bazan...?' PROIan, historiako aroak lantzen dihardugu. Aro bakoitzaren ezaugarriak, eta aro batetik bestera igarotzeko mundu mailan eta Euskal Herrian izan ziren gertaerak ere ezagutu ditugu.

Hori dela eta, gure ikastolako guraso, eta Nabarraldeko kide den Iñaki Idigoras gelara gonbidatu dugu, horrenbeste dakien Nafarroako Erresumaz eta gure historiaren inguruan hitz egin eta hausnartzera. Gaur egungo Euskal Herria baino hedadura zabalagoko Nafarroa izan zela? Martin Ttipia, Eneko Aritza, Antso Nagusia, Noaingo gudua, Amaiurko bataila… Zein gustura entzun ditugun kontatu dizkigunak eta zenbat ikasi dugun! Mila esker Iñaki!